XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Badakit literatura kritikan eskola edo teoria bat baino gehiago badela, neurtzeko kriterio desberdinak izan daitezkela, psikologiak, soziologiak, linguistikak badutela zer erranik, ez baita idazlea bizi izan den edo bizi den mundutik kanpo jarria eta baduela bere pentsamoldearen zabaltzeko hizkuntza bat, moldatu behar dituen hitzekin eta noiztenka sortu behar dituenekin.
Halere erran nezake aski goiz hasi dela literatura kritika Euskal Herrian.
Dakidanez Oihenart izan da lehena sail horretan sartu dena.
Geroxago XVIII. mendean nola ez aipa Etxeberri Sarakoa Axularri eskaintzen diolarik kapitulu oso bat, gidari eta maisu gisa hartzen duelarik.
Egun beraz arrazoin gehiagorekin katolikoen artean Axularri zor zaio hil ondoan bederen, eman dezagun merezimenduen aitorra eta ohorea
.
Zuk ere kontsidera bazeneza, Axular Euskal Herriko Esdras handi haren hezurrak tonba horren azpian dauntzala eta hortik ere mintzo direla, agian hobekiago orhoit zindezke errespeturekin zor zaioen ohorearen emaitera
.
Apologia, dudarik gabe, bainan denbora berean lekukotasuna erakusten baitu zer toki berezia hartzen zuen Axularrek euskal idazleen artean.
XIX. mendean, erromantizismoaren ondorioak direla, hasten da kantuen bilketa, nahiz jadanik hasiak ziren XVIII. bukaeran Baionako euskal erakustokian dagoen lehen bildumarekin, 1798.koa, Patri Urkizu-k argitaratua.
Hor daude ere, oraindik publikatu gabeak Chahorena eta Duvoisin-ena.
Nahiz ez den egiazko literatura kritika, badago halere hautaketa bat.
Francisque Michel-ek bere liburuan
Orotarat, XI. kapituluan,
Ez ditu bakarrik kantuak emaiten.
Eskaintzen dizkigu ere hiru euskaldun idazleen presentapenak, Etxepare, Oihenart eta Axular eta bururatzen du liburua bibliografia batekin, honi osatzen duela XIX. mendearen erdia artino daukagun Euskal literaturaren historia.
Liburu aberatsa beraz, interesgarria.
Lehen aldikotz Unibersitatea sartzen da euskal kulturan eta zaukan talenduarekin Francisque-Michel-ek eskaintzen die, ez bakarrik euskaldunei, bainan erdaldunei ere liburu eder bat.
Villasanterekin ados naiz idazten duelarik liburu horrentzat
.